XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esperantzari leiho bat

Jakin aldizkariak (1996) testuliburuen gainean eraturiko azterketaz gain iritzi-bilketa interesgarri bat ere egin du. Azterketa irakurtzera eman eta iritzia eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari. Honen izenean Xabier Agirre Sailburuordeak erantzuten du.

Esperantzari leiho bat irekitzen dio, bai, izenburuan bertan zera nabarmentzen duenean: Hezkuntza-sistemaren euskal dimentsioa (nortasuna), legegintzaldi honen erronka.

Euskal Autonomi Elkarteko hezkuntza-sistemaren osotasunari beste bultzada bat ematea beharrezkotzat jotzen du gaur egun. Eta honela darrai: .

Hezkuntza-sistemaren euskal dimentsioa lantzeko helburuen garapenean eskola-programak, ikasmaterialak, irakasleen prestakuntza, besteak beste, hartuko dira kontuan. Asmoen artean dago haur-hezkuntzaren, Lehen Hezkuntzaren eta DBHren ikasketa-planak berrikustea, eduki propioak txertatzeko.

Berrikuspena, ikusten denez, ez da asmo hutsa, dagoeneko ekin ekin zaio-eta: eta horretarako ondoko alderdiak izango dira kontuan, besteak beste: materialek eta testuek islatzen duten ikuspegi sinbolikoa, Euskal Herriaren lurraldearen tratamendua eta euskal kultura eta historiari eskainitako edukiak.

Asmoak bete egin direla esango ahal du geroak!

Ikasmaterialgintzarako diruak

Hezkuntza Sailaren lehen ordutik euskarazko ikasmaterialek badute diru-laguntzarik.